ANARI - Unibertsitate Pabilioian SARRERA DOHAINIK‏

+2
rebellion
JFG
6 participantes

Ir abajo

ANARI - Unibertsitate Pabilioian SARRERA DOHAINIK‏ Empty ANARI - Unibertsitate Pabilioian SARRERA DOHAINIK‏

Mensaje por JFG 17.05.10 20:44

Pabellón Universitario, miércoles a las 19 horas, gratis


http://www.myspace.com/anarialberdi
http://www.anari.net
http://www.bidehuts.net

Anari ez da musikari oparoa, ez behintzat diskogintzaren mundutxoko ohiko erritmoak kontuan hartzen baditugu, baina hori ez da eragozpena bere izena nonahi ager dadin beti. Emakumezko kantarien belaunaldi berriari buruz hitz egiten didatenean, diskoz disko entzuleriarekin errespetuan eta ezagutzan oinarritutako harremana lantzen duten ibilbide luzeko musikariei buruz aritzen zaizkidanean, edota rockaren poetak aipatzen direnean, gogoan dut beti Anari. Batzuetan protagonista bezala, eta besteetan norbaitekin alderatzeko. Zenbaitetan zerbait aldarrikatzeko, edota nolabaiteko pasahitza balitz bezala ere bai: Anari ezagutzen baduzu, egiten duena gustuko baduzu, segur aski bat egingo dugu. Giro onean.

Material berria argitaratzen duen bakoitzean, eta horretarako gaude hemen, dudan sentsazioa berdina da. Magnetikoki erakartzen nau bere indarrak, eta gauzak, pentsamenduak edota segurtasunetik oso urrun dauden egoera animikoak adierazteko gaitasunak. Aitortzen dut, disko eta kontzertu ugariren ondoren, eta urte askoan musika lehen lerroan eta sakonean bizi ondoren, badudala despistatzeko joera. Joera horrek ez die ez curriculumei ez fetitxismoei erreparatzen. Bada, Anarirekin, kuriosoa bada ere, ez zait horrelakorik gertatzen. Bere presentziak hipnotizatu egiten nau, bere kantuek –euskararekin dudan gabeziagatik muina gal dezakedan arren– arreta pizten didate, eta erabateko inplikazioa eta konpromisoa lortzen dute.

Ez da harritzekoa, beraz, Irla izan honen ondorioz azken egunotan Anari ezin ahaztea, eta nahastea. Disko bat argitaratu aurreko ohiko promozio entzuketak nahikoa izan dira errutina berezi hau indartsu itzul dadin eta gogoz heldu nazan. Eta gogor heldu nazan ere bai, beldur bainaiz, amorruz eta tentsioz heltzen zaituzten abesti hauek, elektrizitatearekin eta laburrak izan arren luze iristen diren mezuekin, ez ote duten ohiko amaraun sarea ehotzen, zure orainaldia ur azaleratuz, ahaztu beharreko gauzen zerrendatik urrun.

Azkenean, otu zait, akaso hori dela gakoa. Anari, funtsean, bere presentziagatik maite dudala.




Eduardo Ranedo (Ruta 66 / Radio Euskadi)
JFG
JFG

Mensajes : 6994
Fecha de inscripción : 08/11/2008

Volver arriba Ir abajo

ANARI - Unibertsitate Pabilioian SARRERA DOHAINIK‏ Empty Re: ANARI - Unibertsitate Pabilioian SARRERA DOHAINIK‏

Mensaje por JFG 17.05.10 20:48