MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN

3 participantes

Ir abajo

MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN Empty MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN

Mensaje por bagabigahiga2 Mar 23 Nov 2010 - 20:13

Musikarako zubi

Portugaleteko Banizu Nizuke elkarteak 'Muskaria' aldizkariaren zenbaki zahar denak eta ale berri bat plazaratuko ditu

Durangoko Azokan aurkeztuko dute bilduma osoa, kutxa batean jasota

Gorka Erostarbe.


Lehen aleko azalari erreparatuz gero -1980ko urtarrilean kaleratua-, hau irakur daiteke, gaztelaniaz: «Muskaria-k aurkezten du: Itoiz, Bob Dylan, Imanol, Sid Vicious». Agerkariaren izaera eta espiritua jasotzen du lehen azal horrek dagoeneko: Euskal Herriko bakarlari ezagun bat, jada euskal musikagintzan lehen agerpena egina zuen talde interesgarri bat, munduko rock eta folk esparruan bere izena letra larrietan idatzia zuen kantugilea, eta punk oldarraldian nabarmentzen ari zen figura. Lehen ale hark 60 pezeta balio zuen.

Azkenengo alea 1987ko apirilean argitaratu zuten. Hari erreparatuz gero, O.K. Korral taldearen argazki handi bat ikusten da. Eta, besteak beste, Baldin Bada, Kortatu, Aventuras de Kirlian eta Direccion Obligatoria taldeen inguruko artikuluak bildu zituzten, 1986ko musika konturik onenak aipatzeaz bat. Berrehun pezetan saldu zuten azken alea.

Zazpi urte horietan plazaraturiko 30 zenbakiak berriro argitaratuko ditu Portugaleteko (Bizkaia) Banizu Nizuke kultur elkarteak. Ale guztiak kaxa batean bilduta izango dira eskuragai, eta ale berri bat ere osatu dute, bere garaian kolaboratzaile izan zirenen artikulu berriekin. Durangoko Azokan aurkeztuko dute, abenduaren 4an. 50 euroan salduko dute, eta dagoeneko eskaerak egin daitezke honako helbide elektroniko honetan: muskarialdizkaria@hotmail.com.

Portugaleteko musika taldeei buruzko liburua atera zuen iaz Banizu Nizukek. Liburu hura osatzeko, Muskaria zaharretara jo behar izan zuten, eta material hura berreskuratu beharra zegoela erabaki zuten, Olaia Cervera elkarteko kideak adierazi duenez. «Ale zaharrak bildu, haiek eskaneatu eta ordenagailu bidez txukundu ditugu, baina vintage ukitu bat utziz, zenbait zimur bere horretan utziz, adibidez», azaldu du.

Euskal Herriko lehen musika aldizkaria izan zen, eta izen ospetsuek bezala berriek ere izan zuten beren lekua. Musika joera guztiei erreparatzen zieten, betiere garaian garaikoak indar berezia izanik. Elebiduna bazen ere, gaztelaniak euskarak baino askoz orri gehiago hartzen zituen. Bihilabetekaria zen, eta hogeita hamar zenbaki kaleratu zituzten. Belaunaldi eta musika joeren arteko zubi izan zen.

Roge Blasco kazetaritza ikaslearen ekimenez sortu zen Muskaria. Aldizkari bat sortzea zuen betiko ametsa, eta, rock musika zuenez zaletasun, biak batzea otu zitzaion. Oskar Amezaga eta Pedro Mari Aizkorra Getxoko beste bi lagun izan zituen abentura kide hastapenetan. Kantugileen eta kantaldien aroa amaitzen ari zela sortu zen aldizkaria: «Horiek ere gustatzen zitzaizkidan, baina hasiak ginen beste gauza batzuk entzuten: Itoiz, Haizea, Txomin Artola... Belaunaldi berri horrek rockaren eragin handiagoa zuen. Guri ere rockak gehiago esaten zigun. Soziologikoki aldaketa gertatzen ari zen; trantsiziotik garai irekiagoetara gindoazen. Eta horregatik ere sortu genuen aldizkaria. Guri gustatzen zitzaizkigun taldeen kritikak eta artikuluak ez genituelako beste inon irakurtzen».

Folketik rockera

Aldizkaria gauzatzeko leku fisikorik ez zuten: «Ez genuen ia ezer. Gurea erabat egitasmo amateurra eta irabazi asmorik gabekoa zen. Inprimategian ateratzen genuen zenbaki bakoitza, eta hura ordaintzeko eginahal guztiak egiten genituen».

Gurean sortzen zen musikaren berri emateaz gain, jarrera kritikoa eta eztabaida piztu nahi zituen irakurleen artean. Euskal kantagintza eboluzionatuz joan zen heinean, aldizkariaren edukia ere aldatu egin zen. Hala, lehen zenbakietako orriak kantagintzako abeslariei eta folk-rock taldeei egindako elkarrizketekin nahiz tresna tradizionalei buruzko artikuluekin (alboka, txistua...) osatu zituzten, eta, 1984. urtetik aurrera, rock musikan espezializatutako aldizkaria izan zen, Rock Radikal Vascoren leherketarekin. Hain zuzen ere, mugimendu haren guztiaren ernamuina bertatik bertara bizi izan zuten Muskaria-ko kideek. Aldizkariak azpititulu modura Kalean Musika erabiltzen zuen, eta bazuen bere zergatia: «Kalean egon nahi genuen. Batetik bestera ibiltzen ginen musikariekin eta taldeekin egoteko, eta kalean gertatzen ari zena jasotzen genuen».

Puri-purian zebiltzan musikariak elkarrizketatu zituen Blascok. Lehen alean, Juan Carlos Perez elkarrizketatu zuen, eta «arrasto handia» utzi zion. Gero etorri ziren Josu Zabala eta Xabier Montoia (Hertzainak), Drogas (Barricada), Evaristo (La Polla Records), Fermin eta Iñigo Muguruza (Kortatu), Benito Lertxundi...

Aldizkariak gero eta zabalpen handiagoa zuela-eta sona erabatekoa hartzen ari zela erabaki zuten proiektua bertan behera uztea: «Garairik onenean uztea erabaki genuen, beste zerbait bihurtu aurretik».

http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-11-23/032/006/musikarako_zubi_portugaleteko_banizu_nizuke_elkarteak_muskaria_aldizkariaren_zenbaki_zahar_denak_eta_ale_berri_bat_plazaratuko_ditu_durangoko_azokan_aurkeztuko_dute_bilduma_osoa_kutxa_batean_jasota.htm

Neuk erosi egingo dut.

50 euro?

Tirao cheers
bagabigahiga2
bagabigahiga2

Mensajes : 1448
Fecha de inscripción : 25/03/2008

Volver arriba Ir abajo

MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN Empty Re: MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN

Mensaje por Rocket Mar 23 Nov 2010 - 20:32

A ze berri ona!!!!

Nik Muskariaren denborak ez nauzen ezagutu baina El Tubo-n Muskariako batzuk ezagutu nauzen eta eurengandik asko ikasi ere.
Rocket
Rocket

Mensajes : 56440
Fecha de inscripción : 24/03/2008

http://www.prideofthemonster.com

Volver arriba Ir abajo

MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN Empty Re: MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN

Mensaje por fopp Miér 20 Jun 2018 - 12:38

MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN Img_2014

MUSKARIA ALDIZKARIA, BERRIRO GURE ARTEAN Img_2015

"Directos al Rock'n'Roll" liburuaren sarrera testua Pedro Elias Igartua kazetariak idatzi zuen.

Gizon honek Rock musikaren jaiotza Euskadi mailan bere garaian bertan bizi izan zuen, 80-garren hamarkada inguruan. Argitarapen askoren artean, Muskaria aldizkarian idatzi zuen, Roge Blasco-k sortua izan zena (gerora “Levando anclas” bidaiei buruzko irratsaio mitikoaren aurkezlea).

Muskaria-n rock-aren inguruko gertakariez ziarduten, bai Euskadi mailan nola mundu mailan. Bertako taldeei (Itoiz, Niko Etxart, Ange Duhalde, Hertzainak, Kortatu, Barricada, La Polla…) zein atzerritarrei ematen zieten kabida (Ramones, The Clash, Johnny Thunders, The Cramps, Stray Cats…).

Toki egokian eta momentu aproposean egon ziren kaleko tipo batzuk. Eta horregatik neretzat ohore haundia da Igartua bezelako norbaitek "Directos al Rock'n'Roll" liburuaren sarrera idatzi izanak.

Eta hau horrela, Banizu Nizuke-ko jendeari 2010 urtean Muskaria aldizkariko ale guztiak kaxa batean berargitaratzea bururatu zitzaien, bere garaian, 1980-87 artean argitaratuak izan zirenak. Burutazio argia eta aldi berean omenaldi merezia.

Hemendik espreski gomendatzen dut bilduma hau edozein rock zaleri. Urrea aurkituko dezute bertan.

Zorte pixka batekin oraindik aurkitu ahal izango dezute kaxaren bat:

http://www.banizunizuke.com/tienda/muskaria/

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El prólogo de "Directos al Rock'n'Roll" lo escribió el periodista Pedro Elías Igartua.

Este hombre vivió la irrupción del Rock en Euskadi justamente en el momento preciso en el que sucedía, allá por la década de los 80. Entre otras muchas publicaciones escribió en el fanzine Muskaria, que fue creado por Roge Blasco (a la postre presentador del mítico programa de radio sobre viajes “Levando anclas”).

Y en Muskaria presentaban lo que estaba sucediendo tanto en el rock en Euskadi como en el resto del planeta. Dándole cancha tanto a bandas patrias como Itoiz, Niko Etxart, Ange Duhalde, Hertzainak, Kortatu, Barricada, La Polla pasando por bandas internacionales como Ramones, The Clash, Johnny Thunders, The Cramps, Stray Cats…

Unos tipos de la calle que supieron estar en el sitio adecuado en el momento oportuno. Y por eso para mí es un orgullo que alguien como Igartua sea el escritor del prólogo de "Directos al Rock'n'Roll".

A todo esto, a la gente de Banizu Nizuke en el 2010 se les ocurrió recopilar en una caja la reedición de todos los ejemplares del Muskaria publicados en su día entre 1980-87. Una idea brillante y a la vez un homenaje bien merecido.

Desde aquí recomiendo ávidamente esa colección a cualquier aficionado del rock en general. Vais a encontrar oro puro.

Con un poco de suerte aún podéis conseguir alguna de las cajas:

http://www.banizunizuke.com/tienda/muskaria/
fopp
fopp

Mensajes : 2461
Fecha de inscripción : 29/03/2008

Volver arriba Ir abajo

Volver arriba

- Temas similares

 
Permisos de este foro:
No puedes responder a temas en este foro.