EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

+46
georgino
Oker
snaiz
Autista
Jud
chiskeik
MusicHunter
Osaba_Waylon
ekilore
malone
nacho
Jesse James
SleazeGirl
agianegunbatez
rudicio
Axlferrari
Urbeltz
davegahanynograham
filipusIV
Ashra
Neska
Marcial Garañón
Sois pateticos
Aecio
Bassrock
basquepunk
Poisonblade
Langarica
eskubeltz
KILLER
disturbiau
pantxo
señor rosa
karlos gasteiz
halo
Stormy
loaded
haserretuta
Yomis
Joseba
Carlos Ka
Emeritus Pope
jonikk
jojomojo
Infernu
Poltxu
50 participantes

Página 1 de 20. 1, 2, 3 ... 10 ... 20  Siguiente

Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 11:53

Bueno, agindu bezala hementxe sortu berri dut EUSKERAZ hitzegiteko ataltxo hau.
Edozeinek era edozertarako erabiltzea proposatzen dizuet, ikasteko, ideiak partekatu eso eztabaida sortzeko.
Norbaitek dudak balitu ere ziur hementxe argitu ditzakeela.
Tira...hasiera hola Emanuel es dakidanez ipuitxo bat zuentzako, lagun batek krisi hasiera argitaratu edo publikatu zuena:

Baina baina… zer duzu Marina? Zergatik malko jario hori?
– Tripako mina dut, aitatxoooo.
– Zer gertatu zaizu ba? Ez al zenuten eskolako txokolate jana?
– Baiiiiiiiiiiii, eta uste dut gehitxo jan dugula, azkarregi ere bai agian, eta orain ezinean nabil. Bost txokolate hartu ditut eta hamaika bizkotxo, txorizoa eta goxokiak ere nahi adina, eta… eta … eta ….
– Baina baina, denek izan al duzue jarrera bera? Dena hartu eta, arrapaladan irentsi?
– Eeeeeeez! Gutxi batzuk zerbait hartu eta jolastera joan dira, baina gehienak….
– Baina, bukatu egingo zela pentsatzen al zenuten? Sekula txokolate gehiagorik ez dela izango uste zenuten?
– Ez dakit aitatxo, baina denek edo gehienek behintzat, jarrera hori hartu eta… nik ere bai. Aiiiiiiiiii… hau mina!!
– Lasai, Marina. Nork antolatu du txokolate jan hori?
– Ez dakit ziur, baina gutxi batzuen artean izan dela uste dut. Zergatik aitatxo? Farmaziako jabeak eta dendariak uste dut.
– Marina … eta zer egin dute soberakinekin? Han geratu al dira? Edo egoitzaren batetara eraman dituzte?
– Galdetu dute baina denok jolas egin nahi genuen eta bitartean dena biltzen aritu dira. Zergatik aitaxo?
– Ummm… krisia, hori bai egunerokoa.
– Aitatxo? Zer diozu kirsiaren inguruan? Nik tripako mina besterik ez dut!
– Ups! Barkatu Marina, krisiaren eta zuen txokolate janaren arteko parekotasunak txunditu nau. Hausnarketa surrealista batean harrapatu nauzu.
– Aitxooo?
– Bai Marina?
- Ondo al zaude? Zer da krisi famatu eta ezezagun hori? Nondik sortu da? Zein parekotasun izan lezake gure txokolate janarekin?
– Jajajajaja. Ba begira Marina, zuek bezala, gizarteko pertsona asko eta asko, txokolatea jatera abiatu dira zentzugabeki. Etxeak, kotxeak, oporrak, ordenagailuak eta era askotako jostailuak erostera, behar ez zituztenak eta asko erabiliko ez dituztenak. Orain, horren azkar eta hainbeste jatearen biharamuna dute, eta tripako ezinegonari –zorrei– ezin eutsirik dabiltza. Eta beste gutxi batzuk, eguneroko jarrera orekatuan, jolasera joan zirenak, oraindik ere jolasean jarraitzen dute– nahiz eta errurik gabeko batzuk ere kutsatu diren–.
– Gure jarrera txarra izan al da aitatxo?
– Beno Marina, autokritika deitzen zaio horri.
– Baina aitatxo? Gure errua bakarrik izan al da orain tripako mina izatea?
– Ez Marina, lasai maitia. Demagun dendaria eta farmaziakoa pertsona berekoiak direla, eta beren produktuen kontsumoa bultzatu nahi dutela. Egoera ikusi eta zuen festaz aprobetxatu dira, gehiago irabaztean eta dirua lortzean, jolastokian bakarrik geratu eta beraiek bakarrik jolasteko. Hori, baina maila altuagoan….
– Eta? Zein da irtebindea?
– Jajajajaja Marina. Lehenik eta behin autokritika, norberak ere badu errurik eta. Gero denok batera, dendari eta farmaziakoei beren jarreraren argitzea eskatu, eta txalotu edo zigortu, eta lortu dituzten mozkinak edo irabaziak, berriro ere hurrengo beste festa baterako gordetzea –gizarteratzea–, neurri batean bada ere. Eta azkenik, eskola izan behar dugu begi bistan. Zergatik baimendu duten eta zergatik beraiei –horiek gure politikariak dira–.
– Aitxooooooooooo.
– Zer Marina?
– Asko maite zaitut. Mila esker ipuinagatik.
– Nik ere maite zaitut Marina. Eman muxu Urkiri oheratu aurretik, ados ?
Oharra: Barkamena eskatzen diet txokolate janean parte hartu ez dutenei eta, hala ere, tripako minez dauden guztiei.

Última edición por Poltxu el Lun 30 Oct 2017 - 21:14, editado 1 vez
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 14:45

Parabola ona, orain konturatzen hasi gara txotxongilo batzuk garrla. Eskerrak hala ere burua ez genuela galdu urte ero haietan.

Ea euskera ikasleak animatzen diren ikasi dutena hemen praktikatzen. Ez lotsatu, laguntzeko gaude.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jojomojo Sáb 28 Oct 2017 - 14:54

Marinaren aita behar du Marinari ikastera hobeto jantzera...ez dut ulertzen zergatik Marina hainbeste txokolatea jan zuen.

(Ikusten dut parabola da .. eta google gabe, bakarrik ulertzen dut gutxi gora bera.. baina beno ...erabaki dut ikasteko berriro euskeraz, eta hemen hasten dut.... cheers )
jojomojo
jojomojo

Mensajes : 21008
Fecha de inscripción : 10/06/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 15:21

jojomojo escribió:Marinaren aita behar du Marinari ikastera hobeto jantzera...ez dut ulertzen zergatik Marina hainbeste txokolatea jan zuen.

(Ikusten dut parabola da .. eta google gabe, bakarrik ulertzen dut gutxi gora bera.. baina beno ...erabaki dut ikasteko berriro euskeraz, eta hemen hasten dut.... cheers )
Oso ondo!

Aurrena ergatiboarekin kontuz ibili.
Ni naiz, nago, nabil...
Nik dut, daukat. ..
Adb.
Ni etxean nago.
Nik txokolatea jan dut.

Gaztelaniazko "que" juntagailua euskeraz -(e)la bihurtzen da.
Ikusten dut parabola DELA.

Ikasteko, para aprender. Ikastea izango zen zuzena hor.

Baina primeran eh? Segi horrela!
:Iroks:
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 15:45

jojomojo escribió:Marinaren aita behar du Marinari ikastera hobeto jantzera...ez dut ulertzen zergatik Marina hainbeste txokolatea jan zuen.

(Ikusten dut parabola da .. eta google gabe, bakarrik ulertzen dut gutxi gora bera.. baina beno ...erabaki dut ikasteko berriro euskeraz, eta hemen hasten dut.... cheers )

Embarassed Embarassed marinaren aita ni naiz.

Saiatuko naiz euskera errezean idazten.
Batzutan gu ere galdu egiten gera hit loratuetan edo hitz politetan.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 15:57

Poltxu escribió:

Aitzealdek, izenburua ez zegok ondo. Zuzentzaileak azpijokoa egin dik. Laughing
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jojomojo Sáb 28 Oct 2017 - 17:01

Poltxu escribió:
jojomojo escribió:Marinaren aita behar du Marinari ikastera hobeto jantzera...ez dut ulertzen zergatik Marina hainbeste txokolatea jan zuen.

(Ikusten dut parabola da .. eta google gabe, bakarrik ulertzen dut gutxi gora bera.. baina beno ...erabaki dut ikasteko berriro euskeraz, eta hemen hasten dut.... cheers )

Embarassed Embarassed  marinaren aita ni naiz.

Saiatuko naiz euskera errezean idazten.
Batzutan gu ere galdu egiten gera hit loratuetan edo hitz politetan.

Aupa Marina Laughing
jojomojo
jojomojo

Mensajes : 21008
Fecha de inscripción : 10/06/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jojomojo Sáb 28 Oct 2017 - 17:01

Infernujaia escribió:
jojomojo escribió:Marinaren aita behar du Marinari ikastera hobeto jantzera...ez dut ulertzen zergatik Marina hainbeste txokolatea jan zuen.

(Ikusten dut parabola da .. eta google gabe, bakarrik ulertzen dut gutxi gora bera.. baina beno ...erabaki dut ikasteko berriro euskeraz, eta hemen hasten dut.... cheers )
Oso ondo!

Aurrena ergatiboarekin kontuz ibili.
Ni naiz, nago, nabil...
Nik dut,  daukat. ..
Adb.
Ni etxean nago.
Nik txokolatea jan dut.

Gaztelaniazko "que" juntagailua euskeraz -(e)la bihurtzen da.
Ikusten dut  parabola DELA.

Ikasteko, para aprender. Ikastea izango zen zuzena hor.

Baina primeran eh? Segi horrela!
:Iroks:

Eskerrik asko!

Saiatzen segi naiz
jojomojo
jojomojo

Mensajes : 21008
Fecha de inscripción : 10/06/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jonikk Sáb 28 Oct 2017 - 17:07

Nire euskera ez da honena baina irakurriko dizuet eta agian noizbehin zertxobait komentatu baita  Smile
jonikk
jonikk

Mensajes : 24161
Fecha de inscripción : 31/03/2016

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 17:15

jonikk escribió:Nire euskera ez da honena baina irakurriko dizuet eta agian noizbehin zertxobait komentatu baita  Smile
Azkenean foroko irundarrak hobeto egiten du euskeraz onddarbitarrak baino. omg

Badakik hizkuntzak jardunez ikasten direla, modurik ONENA da ikasteko. Eroriz ikasten da oinez. Animo!
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 18:16

Infernujaia escribió:
jonikk escribió:Nire euskera ez da honena baina irakurriko dizuet eta agian noizbehin zertxobait komentatu baita  Smile
Azkenean foroko irundarrak hobeto egiten du euskeraz onddarbitarrak baino. omg

Badakik hizkuntzak jardunez ikasten direla,  modurik  ONENA da ikasteko. Eroriz ikasten da oinez. Animo!
Euskera garbiena gurea da, horretan ez da dudarik jajaja tolosa eta legazpi artekoa.

Hizkuntza ikasteko erarik onena umeak dira
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 18:21

Beraiekin etxean saiatuta dena errezten da, batez ere lotsa galtzen da eta era batera edo bestera ikasketa asko errezten da.
Nere kuadrilako batZuk asko ikasi dute horrela eta orain elkarrizketak nahiko ondo mantenzen dituzte
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 19:17

Nire ustez ikasten ari direnei konfidantza emateko ezinbestekoa da euskaldunok edozein lekutara joanda aurreneko hitza euskaraz egitea, denda, taberna eta abarretan, harrigarria da zenbat igotzen den erabilera norberak bere aldetik jarriz gero.

Oso nekagarria da euskara esfortzu handiz ikasi eta aurrean Noentiendotarrak aurkitzea.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Emeritus Pope Sáb 28 Oct 2017 - 19:29

Infernujaia escribió:Nire ustez ikasten ari direnei konfidantza emateko ezinbestekoa da euskaldunok edozein lekutara joanda aurreneko hitza euskaraz egitea, denda, taberna eta abarretan, harrigarria da zenbat igotzen den erabilera norberak bere aldetik jarriz gero.

Oso nekagarria da euskara esfortzu handiz ikasi eta aurrean Noentiendotarrak aurkitzea.
Arrow Arrow Arrow
Nik bezeroen aurrean egiten dut lan eta bezeroenganako nire lehen hitzak beti euskaraz izaten dira. Ezinbesteko jarrera nire ustez Euskara zabaltzeko...
Hori bai, bigarren esaldia eta aurrerantzekoak bezeroak erantzundako hizkuntzan. Hori beti!
Emeritus Pope
Emeritus Pope

Mensajes : 13810
Fecha de inscripción : 22/06/2016

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 20:13

Emeritus Pope escribió:

Noski, jarrera horrekin ziur askoz gehiago egiten dela euskeraz lan egiten duzun lekuan bestela baino.
axl axl
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 20:35

Hori da jarrera , bai jauna!
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 20:44

Konpromezu bat har dezakegu hemen idazten dugunok:
edonon, baita Bilbo handian eta Irunen ere, aurreneko hitza euskaraz egitea. Horrekin eta gure ingurukoei eredu bezala aurkeztuz erabilera handituko da gure inguruan. Egin dezagun proba.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Emeritus Pope Sáb 28 Oct 2017 - 20:51

Saiatu izan nahiz askotan baina ezinezkoa  deritzot batzutan...
Kafesne bat Bilbon eskatu eta, "el qué?" izan ohi da erantzuna...Laughing  
Ez bati ehhh! Baino gehienetan...benetan ai haiz? Taberna batean lan egin eta ez dakik zer den kafesne bat? Laughing
Zenbat falta zaigunaren adibide bat...
Emeritus Pope
Emeritus Pope

Mensajes : 13810
Fecha de inscripción : 22/06/2016

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Sáb 28 Oct 2017 - 21:10

Tira kasu hori oso berezia da.
Gaur egun hosteleritzan zeinek lan egiten duen ikusi behar da.
Kapitaletan batez ere oso normala da atzerriko jendea aurkitzea.
Nik uste denboraren poderioz hau behintzat hobetuko dela. Gaur egun edozein gaztek bait daki euskeraz, edozein ikastetxetan derrigorrezkoa bait su.
Beste gauza bat erabilpena da. Hori gure lana da.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Carlos Ka Sáb 28 Oct 2017 - 21:48

Poz miren uztedes, e intentao seguir el hilo de to esto cabei dicho por aquí y lez juro por la Virgen de la Macarena que no manterao de na .

A mi lo que me paza que me zacan de las cuatro frases que e aprendio en ingles pa pode ligar con las guiris que vienen por las playas daqui del sur y me pierdo si leo otro idioma o dialecto.

Por tanto les boi a dehà con zus cozas y me boi a ir a veverme una servesita cruscampo  frezquita a la zalu de tos ustedes.

Ale, con dios zeñora y zeñore.
Carlos Ka
Carlos Ka

Mensajes : 105
Fecha de inscripción : 07/10/2017

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Sáb 28 Oct 2017 - 22:48

Ba barrako gauzak eta 1etik 5era zenbatzea oso erraza da.
2 kafesne
Como?
Bi n2 kafesne, café con leche, kafesne.
Hurrengo egunerako badaki.

Bilbon ere.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Joseba Sáb 28 Oct 2017 - 22:54

Carlos Ka escribió:Poz miren uztedes, e intentao seguir el hilo de to esto cabei dicho por aquí y lez juro por la Virgen de la Macarena que no manterao de na .

A mi lo que me paza que me zacan de las cuatro frases que e aprendio en ingles pa pode ligar con las guiris que vienen por las playas daqui del sur y me pierdo si leo otro idioma o dialecto.

Por tanto les boi a dehà con zus cozas y me boi a ir a veverme una servesita cruscampo  frezquita a la zalu de tos ustedes.

Ale, con dios zeñora y zeñore.

Beroa da Kordoban, Carlos?

Joseba

Mensajes : 71963
Fecha de inscripción : 02/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Yomis Dom 29 Oct 2017 - 1:33

Carlos Ka escribió:Poz miren uztedes, e intentao seguir el hilo de to esto cabei dicho por aquí y lez juro por la Virgen de la Macarena que no manterao de na .

A mi lo que me paza que me zacan de las cuatro frases que e aprendio en ingles pa pode ligar con las guiris que vienen por las playas daqui del sur y me pierdo si leo otro idioma o dialecto.

Por tanto les boi a dehà con zus cozas y me boi a ir a veverme una servesita cruscampo  frezquita a la zalu de tos ustedes.

Ale, con dios zeñora y zeñore.
Laughing Laughing Laughing Laughing Laughing
Me meo.
Salmonete.
Yomis
Yomis

Mensajes : 37837
Fecha de inscripción : 03/09/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por haserretuta Dom 29 Oct 2017 - 6:59

Oh. A zer topik polita. cloud9

Gaur egun gauza asko dauzkat nire buruan eta ez zait izan posible baina egun batean errekuperauko dut nire euskara. Badakit.

Aurrera topikekin! Saiatuko naiz begiratzen.
haserretuta
haserretuta

Mensajes : 19807
Fecha de inscripción : 25/03/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por loaded Dom 29 Oct 2017 - 9:51

Poltxu escribió:Tira kasu hori oso berezia da.
Gaur egun hosteleritzan zeinek lan egiten duen ikusi behar da.
Kapitaletan batez ere oso normala da atzerriko jendea aurkitzea.
Nik uste denboraren poderioz hau behintzat hobetuko dela. Gaur egun edozein gaztek bait daki euskeraz, edozein ikastetxetan derrigorrezkoa bait su.
Beste gauza bat erabilpena da. Hori gure lana da.

Zoritxarrez, ez da horrelakorik gertatzen, eta batzutan D ereduan ikasten dutenak ere ez dira gai euskaraz jariotasunez aritzeko. Nere ustez, baditugu nahitaez konpondu beharreko arazo batzuk eta ahalik eta lasterren ondoko gaien inguruko hausnarketa martxan jarri beharko lukete gure arduradunek:

-B ereduaren porrota, gune askotan eredu horretan ikasten duen jendea ez baita euskaraz egiteko gai.
-D ereduaren mugapenak.
-Euskalduntzeko hainbat ekimenen eraginkortasun falta.
-Eta, jakina, milaka jendek euskara soilik "titulu" baten moduan ikustea. Administrazio munduan oso ohikoa da "no sé euskera" baino, "no tengo euskera" entzutea.

Kontrakoa esan badezakegu ere, arazo horiek hor daude.

Beste alde batetik, ez dut inoiz ulertu batzuek euskararen inguran duten garbizaletasun hura. Zer da euskara "garbia"? Euskara batuatik gertuen dagoena? Akademikoki onargarriena? Ez dakit nik ba. A, eta kasualidade hutsa izango da, baina garbitasunaren inguruko hausnarketa, aldarrikapen eta norbere burua zuritzeko esaldi horiek gipuzkoarrei entzuten dizkiet bakarrik Twisted Evil
loaded
loaded

Mensajes : 46041
Fecha de inscripción : 20/04/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 11:36

loaded escribió:

Jajajaja gipuzkoarrok harro daramagulako euskararen erabilpena ikur bezela!
Harrotasun horrek ere euskeraren erabilpena areagotzen su!
Euskeraz García? Tira, bai euskera batuarekin lotura duela esango nuke bai.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 11:42

Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 11:43

Karen! Zuzentzailea tablet etik nola kendu asmatu beharra daukat!!!!!
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 11:49

Poltxu escribió:Karen! Zuzentzailea tablet etik nola kendu asmatu beharra daukat!!!!!
Tablet edo mugikorreko teklatuan tekla bat daukak tartea uzteko barraren ezkerretara. Eman eta ea escritura inteligente aukera dagoen, barruan texto predictivo izenekoa desaktibatzeko.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jojomojo Dom 29 Oct 2017 - 12:53

Poltxu escribió:Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?

Azkenarako kartela?

Niri ez zaizkit gustatzen taldeak Joan Jett izan ezik.
Espero dut  zorro zaharrak beste izen haundiak ekarriko ditu. Laughing

Edito:
Azeria zaharrak Laughing Laughing Laughing
jojomojo
jojomojo

Mensajes : 21008
Fecha de inscripción : 10/06/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Stormy Dom 29 Oct 2017 - 13:26

Pozgarria gure hizkuntzari leiho bat irekitzea, bejondeizuela.
Orain artean 2018rako iragarri dituzten taldeek ez naute erakartzen, baina seguru kartel txukuna izango dugula beste behin.
Beste jaildi batzuetara joateko ohitura ba al duzue?

Stormy

Mensajes : 135
Fecha de inscripción : 11/02/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por halo Dom 29 Oct 2017 - 13:29

jojomojo escribió:
Poltxu escribió:Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?

Azkenarako kartela?

Niri ez zaizkit gustatzen taldeak Joan Jett izan ezik.
Espero dut  zorro zaharrak beste izen haundiak ekarriko ditu. Laughing

Edito:
Azeria zaharrak Laughing Laughing Laughing

Zein da topic honen plana? Euskeraz aritzea?

ARF-erako kartelari izen potoloak falta zaizkio oraindik ere, beraz, horren zain gauden bitartez, lasaitasuna, joango garela jakinda ere, noski!

#azkenarabagoazetakitto! Laughing Laughing Laughing
halo
halo

Mensajes : 13359
Fecha de inscripción : 05/04/2008

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 14:13

loaded escribió:
Poltxu escribió:Tira kasu hori oso berezia da.
Gaur egun hosteleritzan zeinek lan egiten duen ikusi behar da.
Kapitaletan batez ere oso normala da atzerriko jendea aurkitzea.
Nik uste denboraren poderioz hau behintzat hobetuko dela. Gaur egun edozein gaztek bait daki euskeraz, edozein ikastetxetan derrigorrezkoa bait su.
Beste gauza bat erabilpena da. Hori gure lana da.

Zoritxarrez, ez da horrelakorik gertatzen, eta batzutan D ereduan ikasten dutenak ere ez dira gai euskaraz jariotasunez aritzeko. Nere ustez, baditugu nahitaez konpondu beharreko arazo batzuk eta ahalik eta lasterren ondoko gaien inguruko hausnarketa martxan jarri beharko lukete gure arduradunek:

-B ereduaren porrota, gune askotan eredu horretan ikasten duen jendea ez baita euskaraz egiteko gai.
-D ereduaren mugapenak.
-Euskalduntzeko hainbat ekimenen eraginkortasun falta.
-Eta, jakina, milaka jendek euskara soilik "titulu" baten moduan ikustea. Administrazio munduan oso ohikoa da "no sé euskera" baino, "no tengo euskera" entzutea.

Kontrakoa esan badezakegu ere, arazo horiek hor daude.

Beste alde batetik, ez dut inoiz ulertu batzuek euskararen inguran duten garbizaletasun hura. Zer da euskara "garbia"? Euskara batuatik gertuen dagoena? Akademikoki onargarriena? Ez dakit nik ba. A, eta kasualidade hutsa izango da, baina garbitasunaren inguruko hausnarketa, aldarrikapen eta norbere burua zuritzeko esaldi horiek gipuzkoarrei entzuten dizkiet bakarrik Twisted Evil

Gipuzkoarrak orohar gu ikustera oso ohituta gauden gauza batzuk Bizkaian ez ikustraz kexatzen gara. Kontzertutako kartel elebakarrak adibidez.
Garbizalekeri larregirik ez dut hemen nabari.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 14:16

jojomojo escribió:
Poltxu escribió:Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?

Azkenarako kartela?

Niri ez zaizkit gustatzen taldeak Joan Jett izan ezik.
Espero dut  zorro zaharrak beste izen haundiak ekarriko ditu. Laughing

Edito:
Azeria zaharrak Laughing Laughing Laughing
Azeri zaharrak. Izena kalifikatu edo zenbatzean a galtzen du. Que = ela atzo azaldu nizun eta ez didazu kasurik egin.
Sad
Azeri zaharrak beste izen haundi batzuk ekarriko dituELA espero dut.
Hau da era zuzen bat.

Gero eta hobeto ari zara, zorionak!
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por jojomojo Dom 29 Oct 2017 - 15:32

omg

Bai bai,  kaso egingo dizut....arrazo daukazuela Very Happy
jojomojo
jojomojo

Mensajes : 21008
Fecha de inscripción : 10/06/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 17:24

jojomojo escribió:
Infernujaia escribió:
jojomojo escribió:
Poltxu escribió:Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?

Azkenarako kartela?

Niri ez zaizkit gustatzen taldeak Joan Jett izan ezik.
Espero dut  zorro zaharrak beste izen haundiak ekarriko ditu. Laughing

Edito:
Azeria zaharrak Laughing Laughing Laughing
Azeri zaharrak. Izena kalifikatu edo zenbatzean a galtzen du. Que = ela atzo azaldu nizun eta ez didazu kasurik egin.
Sad
Azeri zaharrak beste izen haundi batzuk ekarriko dituELA espero dut.
Hau da era zuzen bat.

Gero eta hobeto ari zara, zorionak!

omg

Bai bai,  kaso egingo dizut....arrazo daukazuela Very Happy

Orain ez zen tokatzen. Twisted Evil
Arrazoi duzue.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 17:25

halo escribió:
jojomojo escribió:
Poltxu escribió:Tira zer iruditzen zaizue gaur arteko kartela?
2018 lo azkenarako eman diren izenetaz ari naiz.
Joateko asmoa dezute? Aipatu diren talde izenengatik eso azkenara bai edo bai joan behar delako?

Azkenarako kartela?

Niri ez zaizkit gustatzen taldeak Joan Jett izan ezik.
Espero dut  zorro zaharrak beste izen haundiak ekarriko ditu. Laughing

Edito:
Azeria zaharrak Laughing Laughing Laughing

Zein da topic honen plana? Euskeraz aritzea?

ARF-erako kartelari izen potoloak falta zaizkio oraindik ere, beraz, horren zain gauden bitartez, lasaitasuna, joango garela jakinda ere, noski!

#azkenarabagoazetakitto! Laughing Laughing Laughing

Euskeraz aritzea eta ikasten ari direnei edo konfidantza falta dutenei laguntzea bidebatez.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom 29 Oct 2017 - 18:32

Jontxo!

Azkenean hau abian jarri da

Pozten naiz
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 56551
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 18:49

karlos gasteiz escribió:Jontxo!

Azkenean hau abian jarri da

Pozten naiz

Aupaaaaa Karlos.
Pozten nau zure berri izateak.

Euskeraz erdixka zabiltzatenei animo eta zorionak gure taldera animatzeagatik.
Hemen animatzen bazarete lasai hitzegin, guk ziur ulertuko dugula eta zuek animatze zaretela.

Neretzako aurtengo kartelak ez du ezer, erakartzen nauen ezer.

Gure lagun taldea 8 pertsonatakoa da eta aspaldi joaten gara azkenara
..duela 7-8 urte.
Giroa aparta da, bikaina! Eta horrek bultzatzen nau baina..Oraingoz kartelak.....
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 18:53

Animo Jojo eta beste guztiak. Benetan.
Meritu izugarria dezute.
Euskal musika.atsegin badezute hartu letrak. Bide ona da.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 18:56

Eiiiii norbait madrilera al.foa mr.big ikustea?
Lagun bat eta biok plana degu bertan.
Tyssen museoa eta kontzertua.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 18:58

Poltxu escribió:Animo Jojo eta beste guztiak. Benetan.
Meritu izugarria dezute.
Euskal musika.atsegin badezute hartu letrak. Bide ona da.
Youtuben kanta pilo bat daude azpititulatuta, Gabi de la Maza handiaren lan bikainari esker batipat.
Ni ez noa Azkenara baina animatzrn zaituztet tragoak euskaraz eskatzera.
Garagardo Bat, bi garagardo hiru garagardo... Twisted Evil
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Dom 29 Oct 2017 - 18:59

Poltxu escribió:Eiiiii norbait madrilera al.foa mr.big ikustea?
Lagun batek eta biok plana degu bertan.
Tyssen museoa eta kontzertua.
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 19:21

Infernujaia escribió:
Poltxu escribió:Animo Jojo eta beste guztiak. Benetan.
Meritu izugarria dezute.
Euskal musika.atsegin badezute hartu letrak. Bide ona da.
Youtuben kanta pilo bat daude azpititulatuta, Gabi de la Maza handiaren lan bikainari esker batipat.
Ni ez noa Azkenara baina animatzrn zaituztet tragoak euskaraz eskatzera.
Garagardo Bat, bi garagardo hiru garagardo... Twisted Evil
Tira. Zu ta ni ez.gaude bata besteaz hurrun.
Ziur nonbait topo egingo degula inpernu.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Poltxu Dom 29 Oct 2017 - 19:28

Aaa ta saltsam gaudela anekdota txiki bat kontatzera animatzen naiz.
Orain urte batzuk, lehengusu bazkaria tarteko, Igartza zaharrenak, berak eskatuko zuela esan zuen, euskeraz.gainera. Igartzatar guztiak pozik.
Berak:
- 10 garagardo.
Kamareroak.
- Jeineken edo sanmi?
- Bai garagardo!
- Ummm botila eso basoa?
- Bai... HANDIA!

Harro etorri zen Igartza.zaharra gurera eta gure parreen artean harridura azaldu zuen gainera.
Poltxu
Poltxu

Mensajes : 5109
Fecha de inscripción : 13/12/2012

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom 29 Oct 2017 - 21:43

Beno, Igartza zaharrak nahi zuena, lortu egin zuen beraz Laughing

Eta euskara hutsean cheers
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 56551
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por karlos gasteiz Dom 29 Oct 2017 - 21:45

Poltxu escribió:Eiiiii norbait madrilera al.foa mr.big ikustea?
Lagun bat eta biok plana degu bertan.
Tyssen museoa eta kontzertua.

Nik aukera txiki bat daukat

Joatekotan komentatuko dizut

Zatoz zu Wasp ikustera. Burlatan
karlos gasteiz
karlos gasteiz

Mensajes : 56551
Fecha de inscripción : 24/06/2011

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por señor rosa Dom 29 Oct 2017 - 22:05

Oraindik gogoratzen ditut forero (forera kasu honetan) baten hitzak: horrela hitz egiteko hobeto erderaz egin... facepalm

señor rosa
señor rosa

Mensajes : 24648
Fecha de inscripción : 13/04/2009

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por Infernu Lun 30 Oct 2017 - 7:06

señor rosa escribió:Oraindik gogoratzen ditut forero (forera kasu honetan) baten hitzak: horrela hitz egiteko hobeto erderaz egin... facepalm

Bilbo ingurukoa zen? Twisted Evil
Infernu
Infernu

Mensajes : 56851
Fecha de inscripción : 02/06/2015

Volver arriba Ir abajo

EUSKERAZ,  bertatik eta bertara. Empty Re: EUSKERAZ, bertatik eta bertara.

Mensaje por pantxo Lun 30 Oct 2017 - 7:34

señor rosa escribió:Oraindik gogoratzen ditut forero (forera kasu honetan) baten hitzak: horrela hitz egiteko hobeto erderaz egin... facepalm

Nor zen badakidala uste dut... Lili usaina eta aspaldian hemendik agertzen ez den nire printzesa?
pantxo
pantxo

Mensajes : 50324
Fecha de inscripción : 22/09/2008

Volver arriba Ir abajo

Página 1 de 20. 1, 2, 3 ... 10 ... 20  Siguiente

Volver arriba

- Temas similares

Permisos de este foro:
No puedes responder a temas en este foro.